Zuzenean
Donostia Zero Pobrezia plataformako kide diren Iñigo Odriozola eta Irene Molerok kontatu digute egungo osasun krisiak azken urteetan aurreratutako apurrean berriz ere atzera egitea ekarri duela, baina pandemia baita ere «aitzakia» bilakatu daitekeela «hainbat neurri ez hartzeko». Ildo horretan, uste dute egungo sistemak ez duela laguntzen pertsona erdigunean jartzeko egoera iraultzen.
Eta neurriak hartu beharra dago, pobrezia ez delako halabeharrekoa; helburua «pobreziaren arrakala puskatzea» dela nabarmendu dute.
15 urte borrokan
15 urte beteko ditu aurten Donostiako 21 entitate eta gizarte mugimendu batzen dituen plataforma hau eratu zenetik. Pobreziaren eta bazterkeriaren alde jardun dira orduz geroztik borrokan, batzuetan baita nahi eta ezinean ere, baina konbentzimendu argiarekin: merezi duela eta ahalegina egin beharra dagoela gizarte justuago bat erdieste aldera.
Bihar, nazioarteko eguna probestuz, bizikleta martxa egingo dute Haizearen Orrazitik abiatuta, eguerdiko 12:00ean.