Zuzenean

Ion GARATE

«Ilusio eta gogo handiz nago lasterketarako»

Iraitz Arrospidek maratoi erdiko Munduko Txapelketan parte hartuko du larunbat honetan. Gipuzkoarra azken orduan deitu zuen Espainiako selekzioak Toni Abadiaren ordez, honek Covid-19an positibo eman baitu. NAIZ irratian izan dugu Arrospide eta «ilusio eta gogo handiz» dagoela azaldu du Villabonakoak.

Audio_placeholder

«Ilusio eta gogo handiz nago lasterketarako»

Loading player...
Iraitz Arrospide Valentziako maratoian. / basqueteam.eus
Iraitz Arrospide Valentziako maratoian. / basqueteam.eus

Polonian egingo da larunbat honetan maratoi erdiko Munduko Txapelketa eta bertan izango da Iraitz Arrospide Villabonatarra. Azken unean deitu zuen Espainiako Selekzioak Toni Abadia ordezkatzeko, honek Covid-19an positibo eman baitu. Gurean izan dugu Villabonako korrikalaria eta lasterketarako «ilusio eta gogo handiz» dagoela azaldu du.

Larunbaterako zein helburu dituen galdetuta, hauxe erantzun du Arrospidek: «Batetik, taldea laguntzea, eta bestetik, alor pertsonalean, nire marka ontzen saiatu». Azken helburu honek, lehenengo helburua lortzen ere lagunduko duela gaineratu du Villabonako korrikalariak.

Bestetik, Arrospide Erresuma Batuan bizi da eta honen harira, bertako egoeraren inguruan galdetuta, Arrospidek dio «egoera okertzen» ari dela. «Unibertsitateko klaseen hasierarekin, jende gaztea, ikasleak... asko ari dira kutsatzen, eta orain neurriak hartu behar», azaldu du Villabonakoak.

Jaurlaritza Logoa