Zuzenean

Eneko Alkorta

Reggae Fever x 34

Audio_placeholder

Reggae Fever x 34

Loading player...
Reggae Fever logoa 200
Reggae Fever logoa 200

Bueltan gara denboraldi berri batekin, hamabigarrena hain zuzen ere. Hasiera emateko modu bakarra dugu gaur, Toots Hibberti omenaldia egitea, eta halaxe egingo dugu. 2020ko irailaren 12an zendu zen Hibberti Covid19aren ondorioz. Omenaldia izango da beraz, denboraldiko lehendabiziko saio hau.

Toos Hibberti Jamaikako May Pen hirian jaio bazen ere,  Kingstonera mugitu zen 60ko hamarkadaren hasieran. Jamaikako hiriburuan Raleigh Gordon eta Jerry Matthias ezagutu zituen, eta haiekin 'The Maytals'  talea. Beraien lehen kantua 'Hallelujah' izan zen, 1962an, urte bat beranduago kaleratuko zuten lehen diskoa, 'I’ll Never Grow Old', 1963an. Bere ibilbide luzean kantu ederrak egin ditu bai, baina berari egozten zaio ere 'Reggae' hitza, 'Do the reggay' abestiaren bidez. Taldeak singke gisa kaleratu zuen 1968an.

Toots & The Maytals taldearekin aritu zen munduan zehar biratan 2020 arte. 2020ko abuztuaren 28an 'Got To Be Tough' izeneko azken diskoa kaleratu zuen bere bandarekin, diskoa argitaratu gabe hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren. Egun batzuk geroago hil zen, 2020ko irailaren 12an, COVI-19aren ondorioz, Jamaikan.

Jaurlaritza Logoa