Zuzenean
Badira urte batzuk Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga dantzarien bideek elkar topo egin zutela. Geroztik, bakoitzak bere bidea egin badu ere, egin dute modua topo egiteko ere. Eguneroko bizipenetatik abiatuta, duela bi urte hasi zen gorpuzten 'Lehio zikin, Zeru garbi' ikuskizuna.
Emakumearen espazioaren aldarrikapenari buruzko hausnarketa bat da proiektua Gurrutxaga eta Vesgaren esanetan, eta lortu dute aldarrikapen hori mugimenduaren bitartez azaltzea. Zuzeneko esperimentazioan oinarritu dira ikuskizuna mamitzeko gaiak biltzerako garaian. Espazio desberdinetan esperimentatuz aritu dira, beraien mugimenduak aztertuz, ingurukoen jarrerak hatzeman nahiean.
Honela, mugimendua, hitza eta doinua uztartzen dituen ikuskizun bizia sortu dute. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidaren Jaialdian izango da estreinaldia urriaren 18an. Hortik abiatuta nahi lukete Euskal Herriko txoko desberdinetan erakutsi esaera zaharren soinua duen ikuskizuna: 'Lehio zikin, zeru gabi'. Ez da kasualitatea, berariaz egindako hitz jokoa da, entzuteaz bat gure buruari galde egin diezaiogun lehenago entzun ote dugun ala ez.