

Zuzenean 13:00h - 14:00h
KirolHaria
14:00h - 16:00h
Zebrabidea
16:00h - 17:00h
Bilynch

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria da. Eskoiriatzatik mundura eta bueltan ibili da, istorioak garraio, aitzakia, inspirazio eta bizimodu ere badirelako. Haur, nerabe zein helduak ditu entzule eta ipuinak kontatzen erakustea bakarrik ez, ipuinak emakumeen jabetze tresna gisa proposatu ditu maiz; errealitateaz jabetu eta espazio publikoa berreskuratzeko.
Bigarren Kafean Dorleta Kortazar elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Ipuinen garrantziaz eta ipuin kontalaritzaren munduaz hitz egiteaz gain, bi ipuin kontatu dizkigu.