Zuzenean

Amaia Zurutuza

«Lurrikararen ondorioz etxeetan koadroak eta lanparak erori dira»

Epizentroa Lizoainen izan duten lau lurrikarak gogotik sentitu dituzte ondoan dagoen Ibiriku herrian. Bertako bizilaguna da Unai Casera eta Naiz Irratian azaldu du gaur gauean bizitakoa. Aitortu du ezinegona eta beldurra zabaldu direla bizilagunen artean.

Audio_placeholder

«Lurrikararen ondorioz etxeetan koadroak eta lanparak erori dira»

Loading player...
Lizoain, bart bezala, lurrikara ezberdinen epizentroa izan da askotan. (Iñigo URIZ | FOKU)
Lizoain, bart bezala, lurrikara ezberdinen epizentroa izan da askotan. (Iñigo URIZ | FOKU)

Gauerdian sentitu du Unai Caserak lehen lurrikara. Lo gutxi egin dute Lizoain inguruan, gauerditik aurrera lau lurrikara izan baitira orotara. Unaik soinua nabamendu du, «leherketa» baten antzeko soinu gogorra, gauez gainera, isiltasuna nagusi denean.

Azaldu du abuztu amaieratik hainbat lurrikara izan dela zonaldean. 2004. urtekoa ere ekarri du gogora. Nagoren epizentroa izan zuen lurrikara bat Donostian ere sentitu zen. Inguruko herrietan, Lizoainen nahiz Irurtzunen, egituretan arrakalak eragin zituen lurrikara honek. Caseraren esanetan Itoizko urtegia betetzeak eragin zuen lurrikara. Oraingoan urtegiak eraginik izan duen ez dakite oraindik.

Inguruko bizialgunen artean askotariko erreakziaok izan direla azaldu du baina ezinegona eta beldurra direla nagusi. Gaur kezkatuta oheratuko direla aitortu du eta ez dakiela inork azalduko ote duen lurrikara hauek zer eragiten dituen.

Jaurlaritza Logoa