Zuzenean

naiz irratia

ELA, LAB eta STEILAS: «Agintariek ezin dute hezkuntzaren aurrean ezikusiarena egin»

Ikasturteari ekin zitzaionetik hilabete igaro denean, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako ordezkariek Naiz Irratian adierazi dute Lakuako Hezkuntza sailak oraindik inolako neurririk hartu gabe jarraitzen duela. Lakuaren aldetik baliabide falta baino, borondate falta ikusten dute gehiago.

Audio_placeholder

ELA, LAB eta STEILAS: «Agintariek ezin dute hezkuntzaren aurrean ezikusiarena egin»

Loading player...
Irati Tobar eta Nagore Iturrioz. Miren Zubizarreta telefonoz sartu da.
Irati Tobar eta Nagore Iturrioz. Miren Zubizarreta telefonoz sartu da.

Sindikatuek Lakuako Hezkuntza sailak oraindik neurri gehigarririk hartu gabe jarraitzen duela salatu zuten atzo Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean. Horren harira, Informazioaren Harira gonbidatu ditugu LAB sindikatuko Irati Tobar, STEILAS sindikatuko Nagore Iturrioz eta ELA sindikatuko Miren Zubizarreta.

EAEren kasuan ikasturtearen hasiera kaotiko samarra izan dela adierazi dute hiruek, eta ikasturtea bide onean hasi bada, irakasle eta zuzendaritza taldeen lanari esker izan dela. Lakuako Hezkuntza sailak iragarritako mila lanpostuen inguruan oraindik informaziorik gabe jarraitzen dutela adierazi dute. Benetan kezkatzen dituena ez omen da lehendakariaren edo sailburuen jarrera, Lakuaren hezkuntza politika bera baizik.

Jaurlaritza Logoa