Zuzenean

Odriozola, Josu

Abian da 'Egunean Behin'-en denboraldi berria

Irailaren 28an hasi eta abenduaren 20ra bitartean jokatuko da 'Egunean Behin'-en bosgarren denboraldia. Luistxo Fernandez jokoaren sortzaile den CodeSyntax enpresako kidea da eta Naiz Irratian azaldu du galdera sorta eta mota berriak izango dituela denboraldi honek. Badu berrikuntza bat gainera: babesle berri bati esker sari berriak eta potoloak izango direla iragarri du. 

Audio_placeholder

Abian da 'Egunean Behin'-en denboraldi berria

Loading player...
Egunean Behin jolasaren irudia
Egunean Behin jolasaren irudia

Ziur aski nahi gabe, baina arazo txiki batzuekin hasi da Egunean Behinen denboraldi berria. Luistxo Fernandez, CodeSyntaxeko ordezkariak Informazioaren Harian azaldu du goizean ustekabean jende dezente sartu dela gaurko galdetegia erantzutera eta horrek zerbitzaria lehertu duela. «Jende asko sartu da batera eta horrek piko bat eragin du». Horren ondorioz goizean zehar eguneko galdera sorta erantzuten saiatu diren erabiltzaile batzuei ez zaie emaitza gorde, Fernandezen arabera. «Eguerdirako konponduta egongo da».

Denboraldi berria bosgarrena da eta 12 astez luzatuko da, gaur, irailaren 28an hasi eta abenduaren 20ra bitartean. Denboraldi berriak galdera sorta eta mota berriak dakartza Luistxo Fernandezek azaldu duenez. «Pandemiak hala eraginda, ordea, ezin izango dugu aurrez aurreko ekitaldirik antolatu».

Berrikuntza nabarmenena sariekin datorrela adierazi du CodeSyntaxeko ordezkariak. «Babesle berri bat daukagu, Guuk telekomunikazio konpainia, eta berari esker sari majoak emateko aukera izango dugu denboraldi berrian». Gaur hasi eta abendura bitarte, beraz, parte hartu daiteke Egunean Behinen denboraldi berrian.

Jaurlaritza Logoa