Zuzenean

Maite Bidarte

Zentsuraren kontra 'Gramofonoa' martxan jarriko du Estixu Pinatxok Naiz Irratian

'Gramofonoa' du izena Estitxu Pinatxo musikariak Naiz Irratian aurkeztuko duen saio berriak. Ostiral bazkalostetan izango da, arratsaldeko 15:00etan, eta zentsura izango da denboraldi honetako «leitmotiv»-a. 

Audio_placeholder

Zentsuraren kontra 'Gramofonoa' martxan jarriko du Estixu Pinatxok Naiz Irratian

Loading player...
Estitxu Pinatxo
Estitxu Pinatxo

Irakaslea ofizioz, musika da Estitxu Pinatxoren pasioa. 15 urterekin hasi zen plazaz-plaza musikari profesional bezala, eta hainbat talderekin aritu ostean, iaz kaleratu zuen bere bakarkako lehendabiziko lana: 'Haize gorri batek'. Baina Estitxuk badu beste pasio bat ere: irratia. Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioaen estreinatu eta gero, orain denboraldi osoko saio batekin dator: Gramofonoa.  

Asteroko saioa izango da Gramofonoa (ostirala, 15:00-16:00). Musika izango da saioaren ardatz eta Pinatxo berak egingo du aukeraketa. Estreinako denboraldi honetan zentsuraren bueltan garatuko ditu saioak. «Tamalez, zentsuraren gaiak ematen du denboraldi oso baterako» esan du beratarrak Musikharia saioan. «Disko osoak, kantuak, disken azalak edo bideo klipak...» asko zentsuratu da musikan, eta gainera, zentsura aspaldiko kontu bat ez dela ohartarazi du Pinatxok, «begira Valtonyc. Gaur egungo ondorioak garaikoak baina larriagoak dira», beraz, garai bateko zein gaur egungo musika uztartuko dira 'Gramofonoa' saioan. 

Dokumentazio lan handia egin du beratarrak 'Gramofonoa' abiatzeko. «Atzerrian grabatzea, delitua ziren hitzak esan ordez metaforak erabiltzea...» zentsurari aurre egiteko bidea ugariak izan direla ohartarazi du Pinatxok eta nabarmendu, zentsura oso ezberdinak daudela,  «adibidez,  whitewhasing-a» dio, «Elvis Presley edo Frank Sinatrak beltzek egindako kantuak bere egin zituzten, eta hori ere bada zentsuratzeko modu bat». Aurreratu digu horren inguruan saio bat egingo duela denboraldi honetan. 

Gaur izango da 'Gramofonoa' saioaren estreinaldia. Woody Guthriek 1940an idatzi zuen 'This Land is your Land' kantuarekin eta honek atzean duen istorioarekin  emango dio hasiera estreinako denboraldiari. 

 

 

Jaurlaritza Logoa