Zuzenean
Kirol ekitaldi batzuk bertan behera geratzen jarraitzen dute, baina beste batzuk hasi dira martxa hartzen. Patinaiaren kasuan, aurreko asteburuan jokatu zen Nafarroako Txapelketa eta irailaren 26 eta 27an Espainiako Txapelketa jokatuko da Iruñean. Nafarroako Txapelketan bigarren postua lortu zuena Aitor Vacas Tolosako Irristaka Taldeko patinatzailea izan zen, eta hemendik bi astetara Espainiako Txapelketan bertan izango da lehian. Gurean izan da Vacas eta Espainiako Txapelketari begira «ilusio guztiarekin» aterako dela baieztatu du.