Zuzenean

Ainara Rodriguez

Nagore Iturrioz (STEILAS): «Behar diren neurriak hartu ezean ikastetxeak itxi egin beharko dira»

Egoera «onartezin» baten erdian daudela ziurtatu du Nagore Iturrioz STEILASeko ordezkariak Naiz Irratian. Lakuak irakasle berriak kontratatzeko asmoa iragarri duen arren, «horiek ez dira inon ageri» salatu du. «Ez ohiko egoera honek ez ohiko baliabideak» eskatzen dituela gaineratu du. 

Audio_placeholder

Nagore Iturrioz (STEILAS): «Behar diren neurriak hartu ezean ikastetxeak itxi egin beharko dira»

Loading player...
STEILASen elkarretaratzea baliabide gehigarriak eskatuz
STEILASen elkarretaratzea baliabide gehigarriak eskatuz

Hizpidea eman du azken orduetan Lakuako gobernuak grebari begira ezarri dituen zerbitzu minimoen aginduak. STEILASeko Nagore Iturriozek uste du «greba desitxuratzeko estrategia argi bat» dela, baina hala izanik ere, grebak jarraipen zabala izatea espero dutela.

Iturriozek segurtatu du jakitun direla «ez ohiko egoera batean» gaudela, eta horregatik, ez ohiko egoeran izanagatik, «ez ohiko baliabideak» behar direla. Salatu du, ordea, orain arte ez dietela jaramonik egin eta inprobisazioz aritu direla.

 Hezkuntza saila ez bezala, ikastetxeak udara guztian lanean aritu direla ziurtatu du Iturriozek, eta irakasle berriak kontratatu dituzten arren, ez direla inon ageri. «Egoera onartezina da». 

STEILASeko kideak dio behar diren neurriak hartu ezean ikastetxeak itxi egin beharko direla eta hori zaurgarrienak diren sektoreentzat kalte izugarria izango dela.

 

 

Jaurlaritza Logoa