Jokin Zubiria: «Hemen oinarrian politika egiteko modu bat dago eta hezkuntzari dagokion garrantzia ematea ala ez»

«Zoritxarrez badakigu herri honetan Hezkuntzak ez duela garrantzirik izango harik eta mendietan zulatutako hormigoizko eskolak egiten diren arte». Gogor mintzatu da Informazioaren Harian Jokin Zubiria LABeko ordezkaria astearte honetako grebaren lehen orduetan. Jarraipenaren datuen zain, protestek arrakasta handia izango dutela ziurtatu du, batez ere pandemiak gogorren astindu duen zonaldeetan.  

Loading player...
Ion T.Barrena / Ainara Rodriguez|2020/09/15
Captura_de_pantalla_2020-06-10_a_las_16.10.09
Hezkuntzako sindikatuek ikasturte hasiera adostea eskatu zioten Lakuari berriki. (@LABsindikatua).

Eusko Jaurlaritzak dio elkarrizketari ateak itxi dizkiotela sindikatuek, baina hori gezurtatzeaz gain, martxorik horren eskean dihardutela ziurtatu du Naiz Irratian Jokin Zubiria LABeko kideak.

EAEn iragarritako 1.000 lanpostuak eta Nafarroako 600 inguru horien berririk ez dutela ere kontatu du, ezta horien arrazoiaz ere. Zenbatzen hasita «ez direla nahikoak» ere nabarmendu du Zubiriak.

Non dago orduan baliabide gehiago ez jartzearen gakoa? Zubiriak kontatu duenez, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak aitortu zien berak dituen baliabideekin jokatu behar duela. «Hemen oinarrian politika egiteko modu bat dago eta hezkuntzari dagokion garrantzia ematea ala ez», esan du LABeko ordezkariak.

 

Grebaren jarraipenaren datu zehatzen faltan, LABeko ordezkariak ez du zalantzan jarri honen arrakasta. Jendartearen erantzun zabala espero dute, batik bat, pandemiak gogorren astindu duen eremuetan.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia