Zuzenean

Ion T. BARRENA

Tellitu: «Aurrekoa denbora irabazteko trikimailua izan zen, atzo konpromiso bat ikusi genuen»

Jokin Bildarratz Lakuako Hezkuntza sailburuarekin egindako bileratik pozik irten zen Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, «konkreziorik ez, baina konpromisoa dago eta guk horri balioa ematen diogu»

Audio_placeholder

Tellitu: «Aurrekoa denbora irabazteko trikimailua izan zen, atzo konpromiso bat ikusi genuen»

Loading player...
Koldo Tellitu (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
Koldo Tellitu (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Hezkuntza komunitatearekin Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburu berriak abiatu duen elkarrizketa bidearen ostean lehen harremanarekin pozik irten zen Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria. 

Aste batzuk atzera izandako bilerarekin alderatu du Tellituk atzokoa NAIZ Irratian: «aurrekoan dezepzionatuta ateratzeaz gain ikusi genuen denbora irabazteko trikimailu bat izan zela. Atzokoan ikusi genuen gaia mahai gainean dagoela, ez dago konkreziorik, argi dago, (...) baina ikusi genuen konpromiso bat eta guk horri balioa ematen diogu». Atzo ikusitakoa hurrengo asteetan baieztatu beharko dela nabarmendu du Tellituk.

Pandemiaz haragoko hizpidea ere izan zuen Ikastola Elkarteak Hezkuntza sailburu berriarekin, «euren aldetik euskararen indarberritzea lehentasuna da eta guretzat ere. Hori uste dugu berri pozgarria dela, entzutea horrelako kontundentziaz euskararen inguruko kezka hori, beraien aldetik lehentasuna izango dela». 

Irekita mantentzeko erronka 

Ikastolen sarea ere ez da koronabirusetik salbu eta atzo Biriatuko ikastola itxi behar izan zuten. Tellituk beste hainbat kasu aipatu ditu, ikastetxe osoa itxi ordez gela bakan batzuk isolatu direnak azpimarratuz, «hor egon daiteke gakoa», bere hitzetan, «ondo lan egiten badugu, ikasle edo irakasle baten gertuko taldea da etxera doan bakarra». 

Jaurlaritza Logoa