Zuzenean

Ainara Rodriguez / Ion Garate

«Ezarri diren nuerriek ongizate fisikoa bermatzen dute, baina ez, ordea, osasun integrala»

Haur eta gazteak denbora luzez egon dira eskolara joan gabe. Iritsi da berriro ere ikasgeletara itzultzeko ordua, noski, beldur puntu bat ere eragiten du itzulera honek, egungo osasun egoera dela eta. Hezkuntza komunitatean lan egiten duten elkarte askok argi dute, ordea, beharrezkoa dela aurrez aurreko klaseetara itzultzea. "Haurrak ere bai" familia sareak, 2020-21 ikasturterako hezkuntza proposamena aurkeztu du eta gurean izan dugu Maialen Sistiaga bertako kidea.

Audio_placeholder

«Ezarri diren nuerriek ongizate fisikoa bermatzen dute, baina ez, ordea, osasun integrala»

Loading player...
Haur bat maskararekin. (Endika PORTILLO/FOKU)
Haur bat maskararekin. (Endika PORTILLO/FOKU)

Ezegonkorra den egoera honen aurrean, badira buruari eragin eta aukera ezberdinak mahai gainean jarri dituztenak eta horietako bat da “Haurrak ere bai” familien sareak 2020-21 ikasturterako aurkeztu duten hezkuntza proposamena. Maialen Sistiaga da bertako kidea, eta NAIZ irratian izan da gaur. Lehenik eta behin egoerarekin «kezkatuta» daudela aitortu du Sistiagak.

Ezarri diren neurriek «ongizate fisikoa» bermatzen dutela dio Sistiagak, baina ez, ordea, «osasun integrala». «Aipatutako neurri hauek ez dute osasun integrala edo osasun mentala bermatzen eta zaindu beharreko zerbait dela iruditzen zaigu», dio. Hari beretik, neurriak nola baloratzen dituzten galdetuta, ongizate emozionalean ez dutela gehiegi pentsatu nabarmendu du Sistiagak.  

Esan bezala, “Haurrak ere bai” familia saretik proposamenak luzatu dituzte. Gako nagusiak azaldu dizkigu Sistiagak: «Alde batetik ongizate emozionala eta ongizate fisikoa bermatzeko, umeen ratioa murriztea eta honekin batera irakasleen plantilla handitzea. Bestetik, oinarrizkotzat jotzen dugu espazio alternatiboak aurkeztea».

Bestetik, azken egunetan zabaltzen ari den beldur mezuari azpimarra berezia egiten diote elkartetik, eta honen harira, agintarien aldetik zabaltzen ari diren mezuak nola ikusten dituzten galdetuta, Sistiagak esan du beste herrialde batzuetan, «askoz modu duinagoan» kudeatu dutela egoera «hainbeste beldur sartu gabe».

 

 

Jaurlaritza Logoa