Ion Telleria

Patricia Velez, ETXERAT: «Espainiar Estatua presoen isolamendua areagotzen duen neurri suntsitzaileak hartzen ari da»

Bidean bisekoak bertan geratu dira espainiar Estatuko hainbat espetxeetan, berriz ere. 40 minutuko bisita egitea da oarin senideek euren gertukoa ikusteko duten alternatiba. Baina horietara ez ohi dira haurrak eta adinez nagusiak diren pertsonak joaten. Patricia Velez Etxerat-eko kideak esan digunez, horren ondorioz «haur askok 6-7 hilabete daramatzate euren ama-aita edo biak ikusi gabe». Informazioaren Harian hitz egin dugu berarekin.

Audio_placeholder

Patricia Velez, ETXERAT: «Espainiar Estatua presoen isolamendua areagotzen duen neurri suntsitzaileak hartzen ari da»

Loading player...
Etxerat regrette que la crise sanitaire n’ait pas fait avancer le sort des prisonniers en basque en particulier celui des plus vulnérables. © Guillaume FAUVEAU.
Etxerat regrette que la crise sanitaire n’ait pas fait avancer le sort des prisonniers en basque en particulier celui des plus vulnérables. © Guillaume FAUVEAU.

Espetxe Zuzendaritzak bisean bisekoak bertan behera uzteko neurria espetxe konkretu batzuei eragiten ziela iragarri bazuen ere, Etxerat-eko Patricia Velezek NAIZ Irratian konfirmatu duenez, beste espetxe batzuetara ere zabaldu da murrizketa; Almeria eta Malagara, esaterako.

Gogora ekarri du bisean bisekoak bertan behera geratuta, kristal bat tarteko 40 minutuko bisita dela euren senideak ikusteko alternatiba. Baina horietara ez ohi dira haurrak eta adinez nagusiak diren pertsonak joaten. Horren ondorioz, «haur askok 6-7 hilabete daramatzate euren ama-aita edo biak ikusi gabe». Bada 40 minutuko bisita zerbait luzatzea lortu duen seniderik, baina Velezek dio «espetxeak erabaki puntuala» hartu izanagatik gertatu dela. 

Aurrez aurreko bisita intimoak -bikoteentzat-, familiarrak edota bizikidetzakoak -10 urtetik aurrerako haurrentzat- eten izana aldaketa «gogorra» suposatu duela kontatu du Velezek. «Kontaktu fisikoa garrantzitsua da eta kristalaren atzean ez da berdina».

Bestelakoa da egoera Estatu frantsesean; Etxerat-eko kideak argitu digunez, momentuz bisitekin aurrera jarraitzen dute «presoarekin kontaktu fisikorik ez izateko» gomendioarekin. Aldiz, Estatu espainiarrean «neurri suntsitzaileenak» ezarri dituztela ziurtatu du, «presoaren isolamendua areagotu» egiten dutenak. «Komunikazio bide guztiak zaildu dituzte», dio Velezek. Gogora ekarri du Nazio Batuen Erakundeak hainbat gomendio luzatu dituela, besteak beste, 3. graduko presoak, 65 urtetik gorakoak zein gaixo larriak aska ditzaten.

Bien bitartean, izan dute Covid19an positibo eman duten presoren baten berri; zentzu horretan, ez dute ulertzen zergatik ez zaien PCR proba egiten guztiei: «Presoen eta senideon segurtasunerako ona litzateke. Gainera bisitak normaltasunez egiten jarraitu ahal izango genuke». 

Urruntze politika

Velezek gogora ekarri du norbanakoaren mugikortasuna mugatzea eskatzen ari zaigun bitartean, euskal presoen senideei «Estatuko geografiaren parte handi bat» zeharkatzera behartzen dituztela «bisita eskubidea» bermatu ahal izateko. «Egoera honetan lojikoena litzateke presoa errotzea duen espetxera lekualdatzea, eta hori erabaki politiko bat da», nabarmendu du.

Zentzu horretan, begionez ikusi ditu azken hileotan ematen ari diren lekualdaketak, baina argi utzi du: «Ez dira gerturatzeak. Ez dugu ulertzen zergatik Soriara bai, eta zergatik ez dituzten Zaballara edo Euskal Herriko beste espetxeetara gerturatzen». Urratsak ematen ari direla aitortu du, baina gaineratu du oso lausoak direla.