Zuzenean

Asier ERRASTI

'Izotzetan islatuak', euskal idazle gazteen lanez osatutako liburua

Liberoamerika literatura sustatzeko ekimenak euskal idazle gazteen lanak bildu ditu «Izotzetan islatuak» liburuan; aberatsa gai, estilo eta euskara aldetik. Liburuaz gehiago jakiteko gurekin izan da Leire Alonso editorea, ASTEBURUKO HARIA saioan.

Audio_placeholder

'Izotzetan islatuak', euskal idazle gazteen lanez osatutako liburua

Loading player...
'Izotzetan Islatuak' liburuaren azala
'Izotzetan Islatuak' liburuaren azala

Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean, jarritako helburuak betetzen ere ari da. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu eta iragarri zuen euskal idazle gazteen lanak biltzeko asmoa. Horretarako deialdia ireki zuen, genero librean idatzitako testuak jaso eta ondoren hautatutakoekin liburu edo antologia moduko bat osatzeko.

Testuak iazko ekainetik irailera bitartean jaso zituzten Leire Alonso eta Iosune de Goñik, Liberoamerika literatur plataformaren euskal editoreak. Guztira 44 proposamen heldu ziren haien eskuetara eta horietatik 24 aukeratu dituzte argitaratzeko.

Liburuaz gehiago jakiteko gurekin izan da Leire Alonso editorea, ASTEBURUKO HARIA saioan.

Jaurlaritza Logoa