Zuzenean

Andonegi, Tessa

Abuztuarekin batera, badoa 'Dena Irailerako' saioa

Etzi, jada, ez gara hemen egongo. Errealitate izatetik, oroitzapen izatera pasatuko gara. Eguzkiak han goian gailurretako elurra urtzen duen bezala, urtu egingo gara gu. Hostoak negar tanten moduan erortzen diren bezala, eroriko gara gu. Ezingo dugu zuentzat ilargia lapurtu gauero, itsu egongo zaretelako gure argia ikusteko.

Audio_placeholder

Abuztuarekin batera, badoa 'Dena Irailerako' saioa

Loading player...
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.

Esango duzue, «maitia nun zira, nik ez zaitut ikusten, ez berririk jakiten… nurat galdu zira?» eta ez dizuegu erantzungo. Bueno, bale, azken honekin pixka bat pasatu egin naiz. Eta, bai, gure eduki guztiak entzun ditzakezue NAIZ Irratiaren webgunean, nahi izanez gero. Baina, gustatzen zaigu epiko jartzea tarteka, utziguzue. Ai… Teknologiak bizitzaren poesia erabat izorratu du. Kontua da, momentuz, gaur gaurkoa gozatzeko proposamena luzatu nahi dizuedala.

Hasteko, Gaizka Izagirrek 'Bella Italia'-ra eramango gaitu pelikula eta telesailen bitartez. Nera baldak, 'Udakurketa' atalean, ipuin-liburuen gomendioak ekarriko dizkigu; batzuk labetik atera berriak. Eta, gure azken gonbidatua, zirkuluaren perfekzioarekin tematuta gaudenez, eta herriak hala eskatu duenez, berriro, zuentzat guztiontzat Lander Garro handia etorriko da.

Jaurlaritza Logoa