Zuzenean

Ion Telleria

'Plastifish', ibai-ertzak hondakinez garbitzeko ekimena Mater Ontzi Museoaren eskutik

Iazko irailean abiatu zuten 'La costera del Plastifish' izeneko ekimena, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik eta Ternuaren laguntzarekin. Hainbat ekimen izan dira azken urtean, tartean itsasora hainbat irteera plastikoak arrantzatzeko, oinez ere egin dira irteerak itsasertzetik ikasleekin, sentsibilizazio-hitzaldiak izan dira, murrizketa proiektuak... baita lehiaketa bat ere. Sara Lizarza Mater Museoko kidea eta proiektu honen arduraduna izan da gaur goizean Informazioaren Harian.

Audio_placeholder

'Plastifish', ibai-ertzak hondakinez garbitzeko ekimena Mater Ontzi Museoaren eskutik

Loading player...
'La costera de Plastifish' proiektua jarri du martxan Mater Ontzi Museoak, Ternuaren laguntzarekin. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
'La costera de Plastifish' proiektua jarri du martxan Mater Ontzi Museoak, Ternuaren laguntzarekin. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Ekimen ugari zituzten aurreikusita Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko kideek, baina pandemia egoera tarteko, atzeratu beste erremediorik ez dutela izan kontatu digu Sara Lizarzak. Hori bai, beranduago bada ere, programatuta zuten guztia egiteko asmo dutela ere aurreratu du. 

’La costera del Plastifish’ da berak zuzentzen duen proiektuaren izena. Itsaso hondakinen mehatxuan zentratuz, herritarrak ingurugiroaren kontserbazioan inplikatzeko proiektua dela azaldu du. Mater Museoko kideak ziurtatu du zabor asko dagoela erreka bazter eta itsasoetan: «Goiz batean LHko txikienekin 100 kilo hondakin jasotzera ere iritsita gaude».

Itsasoan bildutako hondakinez entzun izan dugu, baina apenas ibai-ibilguetan biltzen denaz. Lizarzak ziurtatu du, ordea, «itsasoan aurkitu daitekeen zaborraren %80 lur barrenetik» datorrela.

'Plastifish' lehiaketa

Horri guztiari lotuta, 'Plastifish' lehiaketa jari zuten martxan. Ikasleek ibai-ertzetan bilduko hondakinekin irudikatzen zuten arraia osatu behar izan dute. Laster banatuko dute saria, irailaren 15ean, eta irabazlearen irudia Ternua markako kamiseta batean serigrafiatuko dute.

Halaber, datozen asteetan iragarriko dute euren webgunean urte amaiera bitarte martxan jarriko dituzten ekimenak.

Jaurlaritza Logoa