Zuzenean

Andonegi, Tessa

Ibai eta umorearen bilaketa sareetan, Olatz eta zensura, eta Andoni Olariagaren pandemiaren ikuspegia

Nonbait entzun baduzu futbol talde batek zortzi gol sartu dizkiola beste talde bati, eta hotz utzi bazaitu; zalditeria arina irakurri eta zertaz ari ote diren zeure buruari galdetzen diozun arren, jakiteko interesik ez badaukazu; asteburua hala moduz bizirauten pasatu baduzu; eta, halere, etorkizuna erabat beltz ikusteari uko egiten badiozu, hauxe da zure irratsaioa.

Audio_placeholder

Ibai eta umorearen bilaketa sareetan, Olatz eta zensura, eta Andoni Olariagaren pandemiaren ikuspegia

Loading player...
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.

Gaur, hemen aurkituko dituzu sare sozialetako asteburuko joerak Ibai Fresnedoren eskutik. Olatz Beobidek sormena garai ilunetan ere beharrezkoa dela erakutsiko digu, antzerkia hizpide hartuta. Eta, institutuko filosofia ikasgaian piperrik ulertzen ez bazenuen, gaur izango duzu harekin bakeak egiteko aukera; gure gonbidatua Andoni Olariaga filosofoa izango baita.

Jaurlaritza Logoa