Zuzenean

Amaia Zurutuza

«Iparragirrek euskal kontzientzia berpiztu zuen»

Gernikako Arbola kantua Euskal Herriko ereserki gisa ezartzeko zazpi herrialdeetako 100 musikari inguruk babestu duten proposamenaz hitz egin du Naiz Irratiak Gontzal Mendibil kantariarekin.

Audio_placeholder

«Iparragirrek euskal kontzientzia berpiztu zuen»

Loading player...
Iparragirreren irudi ezaguna.
Iparragirreren irudi ezaguna.

«Iparragirre erromatiko sutsua zen eta euskal kontzientziak berpizpitu zituen erreferentea izan zen». XVIII. mendera egin dugu salto Gontzal Mendibilen eskutik duela 200 urte jaio zen Jose Maria Iparragirre nor izan zen eta zer egin zuen ezagutzeko. Euskal musikari eta poetaren bizitzaren errepasoa eskeini digu, baieztatuz «herri kontzientziak zabaldu» zituela.

Gernikako Arbola kantuaz, Mendibilek azaldu du Iparragirre estatu frantziarrean ibili zenean, bertako hainbat poetekin bat egin zuela arbolei ematen zieten askatasun ikur izaeran. Baieztatu duenez, Bilbon idatzi zituen kantuaren lehen notak eta Madrilen izan zuen lehenik oihartzuna bertan zeuden euskaldunen artean. «Entzutetsu bihurtu zen Gernikako Arbola, garaiko egunkariek ere esaten dute». Ondoren, Urkiolan, San Anton egun batean, 6000 pertsonen aurrean kantatu zuen eta «izugarria» izan zen sortu zen «iskanbila». «Bazegoen euskal kontzientzia bat, aspalditik zetorrena, baina Iparragirrek berpiztu egin zuen». Hala, garaian Gernikako Arbola euskaldunen ereserki izan zela baieztatu du.

Bi mende geroago, Iparragirreren kantu ezaguna Euskal Herriko ereserki gisa berrezartzeko proposamena egin dute 100 musikari inguruk. «Politika beti nahasiagoa da eta Iparragirreren eta bere espirituaren zaleek uste izan dugu musikaren bidetik, kulturaren eta historiaren bidetik aldarrikatu daitekeela Gernikako Arbola izan zela garai batean gure ereserkia, denona, iritzi ezberdinetakoek bat egin zutela euskal lurraren, hizkuntzaren eta historiaren kontzientzian». Une honetan, euskal kontzientziak astintzen jarraitzeko beharra agerikoa da Mendibilen esanetan eta bide horretan kokatu du Gernikako Arbola ereserki gisa ezartzeko proposamena.

Jaurlaritza Logoa