Zuzenean

Amaia Zurutuza

«Irribarrea, ilusioa eta esperantza» baztertu behar izan dituzte Bilboko Konpartsek

Bilboko Konpartsek bertan behera utzi dute 'Aste Nahasia'. Jende pilaketa txikiena ere saihesteko, abuztuaren 22tik aurrera Aste Nagusia ordezkatu behar zuen «egitarau xumea» bertan behera uztea erabaki dute, Haizea Arriolak azaldu duen moduan.

Audio_placeholder

«Irribarrea, ilusioa eta esperantza» baztertu behar izan dituzte Bilboko Konpartsek

Loading player...
Bilboko konpartsen agerraldi baten artxiboko irudia. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Bilboko konpartsen agerraldi baten artxiboko irudia. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Aste Nagusirik ez, baina herriak «irribarrea, ilusioa eta esperantza» behar dituelako, 'Aste Nahasia' antolatzen aritu dira azken hilabeteetan Bilboko Konpartsak. Egitarau xumea, beharrezko segurtasun neurriekin. Azkenean, ordea, «covid-ak azken asteetan izan duen bilakaerak» eraginda, egitasmoa bertan behera uztea erabaki dute, Haizea Arriola Bilboko Konpartsetako ordezkariak Naiz Irratian azaldu duen moduan.

'Aste Nahasia' antolatzen hasi zirenean jakin bazekiten egoeraren bilakaeraren arabera atzera egin beharko zutela akaso. Lanean aritu dira, edonola, «eskeintza xumea bat» prestatzen, baina azkenean ezin izan dute aurrera jo.

Bilboko Udalak baztertu egin ditu Konpartsak

Astelehenean Bilboko Udalarekin bildu ziren Konpartsak eta Arriolak baieztatu duenez, Aburtoren exekutiboak hartua zuen jada ekintza oro bertan behera uzteko erabakia. Oro har, Aste Nagusiari begira, Udalak alde bakarrez jokatu duela kritikatu du Bilboko Konpartsetako ordezkariak. «Pandemia hasi zenetik Udalarekin bildu nahian aritu gara, Aste Nagusiaren inguruan zer gertatuko zen elkarrekin erabakitzen hasteko baina hasieratik alde bakarreko erabakiak hartu dituzte gurekin ezertarako kontatu gabe». Jarrera honek Bilboko 28 Konpartsak «mindu» egin  dituela gaineratu du Arriolak.

Jaurlaritza Logoa