Zuzenean

Ion Garate

«Ohore bat da legebiltzarrean lan egitea»

Gasteizko Legebiltzarrean estreinatu berri den EAJko Itxaso Berrojalbiz parlamentari izateak eragin dion sentsazioaz eta legealdirako aurreikusten dituen erronka nagusiez aritu da Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Ohore bat da legebiltzarrean lan egitea»

Loading player...
EAJko hainbat ordezkari, astelehenean Gasteizko Parlamentua osatu zen egunean (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
EAJko hainbat ordezkari, astelehenean Gasteizko Parlamentua osatu zen egunean (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Parlamentari gisa estreinatu dira hainbat lagun Gasteizko legebiltzarrak 12.legealdia martxan jarri ostean. Horietako bat da EAJko Itxaso Berrojalbiz. Legebiltzarrean egotea «ohore bat» dela nabarmendu nahi izan du behin eta berriz.  «Badakit erronka handia dela, baina gogotsu eta ilusioz ekingo diot», dio EAJko parlamentari berriak. Azken 5 urteetan Zornotzako udalean zinegotzi izan da eta orain Euskadi mailan ekarpena egiteak «sekulako ilusioa» eragiten diola baieztatu du.

Bere herrian zinegotzi izan delako eta lan pribatuan duen esperientziagatik izan dela hautatua uste du Berrojalbizek. «Esperientzia horri esker alderdiak egin duen lan taldean tokia izan nezakeela pentsatzen dut, beraz, horrela eman da aukera», esan du.

Bestetik, EAJren erronka «Euskadi berreraikitzea» dela azpimarratu du: «enplegua sortzea, kohesio soziala hobetzea eta autogobernuan ere lan egitea». Beraien onena emateko garaia dela azpimarratu du Berrojalbizek eta gaineratu «elkarlana» eskatzen duela egoera honek. «Akordioak eta proposamenak egiteko garaia da». «Helburua beti izan behar da elkarlana alderdi guztietara zabaltzea, akordioak gero eta zabalagoak izan, emaitzak beti hobeagoak dira, beraz denei proposamenak zabaldu eta denekin lan egin behar da», azaldu du EAJko parlamentariak.

Jaurlaritza Logoa