Zuzenean

Tessa Andonegi

'Balu' disziplina anitzeko artistarekin solasean

Kaleko artista da 'Balu'. Kalean egindako esku-hartze artistikoak sortzen duen adrenalina maite du Baluk. Ormaiztegin sortua, Beasaingo paretetan hasi, eta gaur egun, nazioarteko hiri askotan ikus daitezke bere lanak. Disziplina anitzeko artista da gipuzkoarra, baina, stencila da bere espezialitatea. Baditu lan ezagun ugari, horien artean, New Yorkeko kaleetan ezagun egin zen 'Post no Bills' irudia.

Audio_placeholder

'Balu' disziplina anitzeko artistarekin solasean

Loading player...
Balu, arte disziplina ezberdineko artista
Balu, arte disziplina ezberdineko artista

Bill Murray aktorea da 'Post no Bills' stencilaren irudia. Ea zenbat irudi paratu dituen galdetuta, barrez dio ez dakiela, azken aldian 50 jarri zituela, baina dela 4 urte hasi zen 'Post no Bills'-ekin.

Bere lanak espazioarekin oso lotuta dagoela azaldu digu, stencill hori ez bait dago edozein lekutan paratuta, leku estrategikoak dira, mezuarekin bat egiten dutenak. Musikak ere badu pisu handia bere sorkuntzetan, Mikel Laboa, Fermin Muguruza....eta berriki egin ditu Xalbador bertsolariarena Larrabetzun eta  Xabi Solanorena Hernanin.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa