Zuzenean

Oihana Azkue

Mendian ibili bai, baina baserritarrak errespetatuz

Gipuzkoako ENBAk ohartarazi duenez, aurtengo udan nabarmen igo da mendi irteerak egiteko joera. Horrek, zenbait tirabira ekarri ditu baserritar eta mendizale zenbaiten artean. Errespetuz eta arduraz jokatzeko eskatzen dute baserritarrek. Gipuzkoako ENBAko koordinatzailea, Xabier Iraola izan da Asteburko Harian.

Audio_placeholder

Mendian ibili bai, baina baserritarrak errespetatuz

Loading player...
Ardiak larrean|ENBA
Ardiak larrean|ENBA

Gipuzkoako ENBAk mendian diharduten abeltzain eta azindarekiko errespetua eta ardura eskatu ditu. Izan ere, udararekin batera euskaldunon mendizaletasuna are nabarmenago somatzen dute mendian bizi diren baserritarrek. Aurtengoan, koronabirusaren eraginez, kanpora oporretara joateko jokabidea gutxitu egin denean, areagotu egin da aire libreko aisialdia eta bereziki, mendira igotzeko ohitura, Xabier Iraola gipuzkoako ENBAko koordinatzaileak azaldu digunez.

Iraolaren hitzetan, mendira igotzeko ohitura aregotu den neurrian, mendira gizakiak eta txakurren presentzia asko gehitu da eta, ohikoa den bezala, solte dabiltzan txakurrak eta abereen arteko problematika areagotzen da. Langa eta itxiturak, behar bezala ez ixteagatik ere arazo larriak izan dituzte hainbat abeltzainek.

Gure mendi eta larreak, ikusten ditugun bezala ikusteko, txukun eta larre eta sasietatik garbi, baserritar eta abeltzainek urte osoan lana gogor egin behar izaten dutela kontutan hartu behar dugu gipuzkoako ENBAko koordinatzailearen hitzetan, eta hori balorean jarri.

Honenbestez, Gipuzkoako ENBAtik dei egiten dute mendira igotzen diren mendizale eta txakurjabeei, abereak dauden eremuetan, txakurrak lotuta eraman ditzaten, aziendan triskantzak ekidin eta bide batez, mendizale eta baserritarren arteko elkarbizitza ez txartzeko.

Jaurlaritza Logoa