Bueltaka: musika serie berezia abuztuan Hamaika Telebistan

Koldo Otaegik aurkeztuko lau saio berezi gidatuko ditu. Saio bakoitzean bere garaian mugarri izandako disko bat aztertuko da, lehenengoa R.I.P taldearen ˝No te muevas˝ diskoari buruzkoa izango da, eta abuztuaren 6an izango da ikusgai gaueko 21:00etan.

Loading player...
Oihana Azkue|2020/08/01
Msuika_zuzenean
Musika zuzenean

Hamaika Telebistak "Bueltaka" musika saioa jarriko du martxan abuztuko ostegun gauetan. Musika Zuzenean saioaren adar bat da honako saioa, urteetan atzera egin, eta gurean izan diren disko esanguratsu batzuei erreparatuko die saio berriak garaiko protagonistekin.

MusikaZuzenean TB saioak disko berriak ditu bere jardunaren zutabe nagusi. Egun gure entsegu lokaletan gertatzen dena islatzea du helburu saioak, eta disko berriak izaten dira elkarrizketak egiteko aitzaki nagusia. 111 atal burutu dituzte azken hiru urte hauetan guztietan, guztira, 300 baino talde gehiago elkarrizketatuz.

"Bueltaka" saioan, berriz, atzera egingo du denboran, eta Euskal herrian kaleratu diren disko mitikoen inguruan izango da saioa. Gure irrati-kassette, binilo plato, eta CD irakurgailuetan milaka buelta eman dituzten diskoak izango dira protagonistak, eta horretarako Euskal Herrian zehar bueltaka ibiliko da saioko lantaldea.

Musika talde baten bidea azaltzea baino, disko bakar baten inguruan ariko da saioa. Disko bat aukeratu, eta barnean murgiltzea dute asmoa. Horrela, diskoa non grabatu zen, zein soinu teknikari ariktu zen mahaiaren bestealdean, zein kantu izan ziren bertan, zein taldekideek grabatu zuten, zenek idatzi zituen letrak edota diskoaren garaiko zuzeneko aurkezpenen berri ariko da Koldo Otamendi kazetaria taldeko protagonistekin.

Abuzturako lau saio prestatu dituzte, non, besteak beste, RIP, Etsaiak, Jousilouli eta EH Sukarra taldeen diskoak ekarriko dituzte gogora.

RIP taldeak 80. hamarraldian burutu zuen nagusiki bere musika bidea. Estudioko iraupen luzeko disko bakarra grabatu zuen Arrasateko laukoteak, eta "No te muevas" (Basati Diskoetxea) diskoaz ariko da saioa taldeko bateria-jotzailea den Txerra Bolinagarekin. Askoren ustez, Euskal Herrian egiun den punk diskorik borobilena da honakoa. RIP taldeari buruz asko idatzi da urte hauetan guztietan, baino apenas egin dira elkarrizketak euskaraz.

Etsaiak taldeko Auo izango da saioko bigarren protagonista. Lekeitioko taldearen sortzaileetako bat izan zen Aitor Ibarra "Auo" eta urte hauetan guztietan taldeko ahots nagusia izan da. "Presoak S.O.S." (Esan Ozenki Records) diskoa taldearen iraupen luzeko bigarren emaitza izan zen, eta disko horri esker taldea Europan eta Mexikon eskaini zituen emanaldiak. Euskal Herriko musika historian tatuaturik geratu diren "Etorkizuna" eta "Presoak S.O.S." esaterako, disko honetan daude.

Jousilouli taldeak berriz 2002. urtean grabatu zuen "Terrorista" (Gor Diskoetxea) lana. Garaian musika eztanda bat suposatu zuen diskoak, gurean horren ohituta ez ginen hip-hop eta metal doinuak era eroan uztartuz. Taldearen estudioko azken emaitza izan zen "terrorista", gerora etorriko ziren talde askorentzako erreferentzi handia. Taldeko hiru kideekin bildu da Otamendi, garaiko kontuak gaur egunera ekartzeko.

Aurreko hiru taldeak ez bezala, EH Sukarra taldea oraindik orain bizirik eta osasaun onean da. 2015an kaleratu zuen estudioko azken emaitza eta kontzertuak eskaintzen jarraitzen du bandak. Buelata saioan, ordea, atzera egin eta taldearen izen bera eman zuen "EH Sukarra"(Esan Ozenki Diskoetxea) debuteko diskoan barneratuko da saioa Mikel Gorosabel "Norton" taldeko sortzailearekin batera.

"Bueltaka" udako saio bezala sortu da, eta abuztuan zehar ostegunetan emitituko da Hamaika Telebistan gaueko 21:00etan. MusikaZuzenean, berriz, irailaren erdian bueltatuko da, dagoeneko prestatzen ari diren disko berrien inguruko erreportaje eta elkarrizketekin.
Koldo Otamendik eman dizkigu saio berri honi buruzko argibide guztiak.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia