Urgull mendiaren ondarea ezagutzeko bidea

Donostiarrek horrenbeste maite duten Urgull mendiak hainbat altxor hartzen ditu bere baitan, batzuk publiko zabalarentzat ezezagunak. San Telmo Museoak mapa bat egin du Urgull mendiaren ondare naturala nahiz historikoa hobeto ezagutzeko eta baita app garatu ere.Mapak ondare historikoa eta naturala ezagutzeko ibilbide bat proposatzen du, eta app-an begiratokiak, naturari buruzko informazio gehiago eta museoaren bildumako argazki zaharrak gehitu zaizkio ibilbideari.

Loading player...
Oihana Azkue|2020/07/26

San Telmo Museoak Urgull mendiaren ondare historikoa eta naturala ezagutzeko mapa eta app bat aurkeztu ditu. Agurtzane Garaik, San Telmo Museoko bitartekaritza arduradunak eman dizkigu argibideak.

Mapak gaurdaino iritsi diren bide eta gotorlekuen egitura aurkezten du eta bere txokoetan galtzeko zailtasun gutxiko ibilbidea proposatzen du. Aplikazioak, ibilbide horretaz gain, espezie naturalei, begiratokiei eta museoaren bildumako argazki zaharrei buruzko azalpenak ematen ditu. 22 argazki zahar dira, museoaren funtsaren erakusgarri. 140.000 argazki eta dokumentu baino gehiago ditu bilduma honek, eta hiriko eta lurraldeko zaharrenetako eta garrantzitsuenetako bat da, bai prozesu teknikoen aniztasunagatik, bai eduki historikoagatik.

Proposatutako ibilbidea San Telmo Museotik bertatik abiatzen da, bertan daude mapak eskuragarri eta bertatik deskargatu daiteke app-a ere. Ibilbidea baina, ez da egin daitekeen bakarra, iradokizun bat da, baina bakoitzak molda dezake bere interes eta beharretara.

 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia