Zuzenean

Oihana Azkue

Asier Barandiaranentzat da Jon Bilbao Katedra

AEBetako Reno hirian kokatua dagoen University of Nevada, Renoko Cesnter of Basque Studies egoitzan  egin ohi den ikerketa egonaldiak, Jon Bilbao Katedrak, badu ikerlaria aurtengo ediziorako. Asier Barandiaranek aurkeztutako ikerketa proiektua izan da hautatua, eta hilabete batzuetako egonaldia egingo du ikerketa lan hori gauzatzeko.

Audio_placeholder

Asier Barandiaranentzat da Jon Bilbao Katedra

Loading player...
Center For Basque Studies
Center For Basque Studies

2014an sortu zen  Jon Bilbao Katedra, euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzeko helburuarekin. Etxepare Euskal Institutuak sustatzen dituen gainontzeko 8 katedretatik ezberdintzen da katedra hau, izan ere ikerketarako, eta ez irakasgai bat emateko, egonaldia eskaintzen duen bakarra baita. Katedrak irakasle bisitari batentzako ikerketa-beka eskaintzen du urtero edo bi urtero, Jon Bilbao Visiting Research Fellow izenekoa. Onuradunak University of Nevada, Renoko (UNR) CBS zentroan izango du egoitza, hori baita AEB mailan euskal diasporaren gaineko ikasketen irakaskuntza eta ikerketa erakunde nagusia.

Aurtengoan Asier Barandiaran ikerlariari egokitu zaio katedra. Barandiaranek “Nafarren emigrazioa Ameriketako Estatu Batuetara XX. mendean: Mundu Berrian utzitako aztarna eta Nafarroan izan duen inpaktua” izeneko ikerketa proiektua aurkeztu du. Barandiaranek azaroa aldera joan nahiko luke Renora, baina ikusteko dago posible izango den COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz. Aurrez ere izan du Asier Barandiaranek Nevadako Unibertsitatean lan egiteko aukera, eta bertan dagoen lanerako giroa ezin hobea dela azpimarratu digu.

Jaurlaritza Logoa