Frantziar eta Espainiar estatuko sistema elektrikoak batu nahi dituen megaproiektua ezbaian

Europar Batasunak babestutako megaproiektua da Frantziako eta Espainiakoo sistema elektrikoak llotu nahi dituena. Interkonexio Elektrikorik Ez! Herri Plataformako kideek salatzen dutenez, proiektu hau ez da ez bideragarria ez herritarrontzat beharrezkoa ere. Isusko Alboniga Plataformako kideak eman dizkigu azalpenak.

Loading player...
Oihana Azkue|2020/07/25
Interkonexiorik_ez
interkonexiorik ez! plataformako kideak alegazioak aurkezten

Espainia eta Frantziaren arteko itsaspeko interkonexio elektrikoaren
proiektuaren sustatzaileek beste ezusteko bat izan dute. Megaproiektu honek,
Bizkaiko Golkoa itsaspeko kable handi baten bidez zeharkatuz, Espainiako eta
Frantziako sistema elektrikoak lotzea helburu duenak, beste kolpe bat jasan du.
Zehazki, uztailaren 10ean: 3 sismo atzeman zituzten Frantziako kostaldean,
Arcachonen parean. Sismo horiek 2,2 eta 2,5 mbLg arteko intentsitatea izan zuten,
eta hipozentroen arteko distantzia batez besteko 5 kilometrokoa izan zen.

Naiz irratian izan da Isusko Alboniga, Interkonexio Elektrikorik Ez! Herri Plataformako kidea eta Gatikan abiapuntua izango lukeen megaproiektu honen nondik norakoen berri eman digu. Europar batasunak babesten duen proiektua izaki, herritarron poltsikotik bideratuko den dirutza eta gure paisaian izango lukeen eragina izan ditugu hizpide Isusko Albonigarekin besteak beste. Eta megaproiektu hau geldiarazteko borrokan eman dituzten eta emango dituzten pausuen berri ere eman digu.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia