Expe Iriarte (Foro Soziala): «Bizikidetzaren auzian, batzuen zein besteen arteko oreka bilatzean dago gakoa»

Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen "Bizikidetzaren Liburu Irekia"ri ekarpenak egin dizkiote Foro Sozialetik. Horri buruz gehiago ezagutu asmoz, Expe Iriarte Foro Sozialeko Nafarroako ordezkaria gonbidatu dugu Informazioan Hariaren lehen ediziora.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/23
Foro_soziala
Teresa Fagoaga eta Fernando Armendarizek aurkeztu zituzten Foro Sozialaren ekarpenak (Jagoba MANTEROLA/FOKU)



Bizikidetza Plan Estrategikoa martxan jarri izana begi onez ikusten du Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak, eta Planaren helburua bere egiten dute. Halaxe azaldu du Expe Iriartek ostegun honetan Informazioaren Harian.

Plan horren osaketari begira, Nafarroako Gobernuak "Bizikidetzaren Liburu Irekia" jarri du martxan, eta Foro Sozialak horri ekarpenak egin dizkio. Horien artean dago, esaterako, 34 preso politiko nafarrak Iruñeako kartzelara ekar ditzatela. «Horretarako aukera egon badago; pentsatzen dugu laister eman daitezkeela urratsak. Hori izango litzateke bizikidetzarako lehenengo urratsa», esan du Iriartek. 

Kezka ere azaldu du, izan ere, egun oraindik ere blokeo handiak daudela ikusten dute. Bada sektore bat, berak dionez, urratsak emateari uzkur begiratzen diona. Baina bizikidetzaren auzian batzuen eta besteen arteko «oreka» bilatzea dela kontua iritzi dio, eta gotortuta dagoen sektore horretaz gain, baikor mintzatu da giroaren inguruan.  

Orain Foro Sozialak egindako ekarpenak aztertu eta balekoak ote diren eztabaidatu beharko dute Nafarroako agintariek. Foro Sozialak baietz espero du.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia