Miren Basaras: «Oso goiz da txerto horiek eraginkorrak izango diren jakiteko»

«Birusak ez du oporrik hartzen», nabarmendu du NAIZ Irratian Miren Basaras mikrobiologoak. Koronabirusaren aurkako txertoen inguruko albisteak «esperantza bat» bai baina oraindik bide luzea dutela egiteko dio eta hurrengo hilabeteetan «birusaren eta gure osasun publikoaren arteko lehia» izango dela, agerpenak kontrolatzea izango da gakoa. 

Loading player...
NAIZ IRRATIA|2020/07/21
Miren_basaras_ehu
Miren Basaras (Mikel Mtz. de Trespuentes. UPV/EHU)

Udara lasaiagoa espero genuen koronabirusaren auzian baina azken datuek alarma guztiak piztu dituzte Euskal Herrian. «Birusak ez du oporrik hartzen», nabarmendu du NAIZ Irratian Miren Basaras mikrobiologoak. 

Orain gizitzen ari garena bigarren olatu baten hasiera den esaterik ez dagoela dio, «baina datuak kezkagarriak dira», bere esanetan. 

Atzo ezagutu genituen Oxford eta Wuhanen gaitzari aurre egiteko txertoen ikerketan aurrerapen nabarmenak izan direla, «esperantza bat» da Basarasen ustez, baina, «goizegi da esateko txerto horiek eraginkorrak diren», bere hitzetan, «ikusi behar da, oraindik, ia antigorputzak mantentzen diren, pertsona horiek birusarekin kontaktua izatean sortu dituzten antigorputz horiek eraginkorrak diren». 

Hurrengo hilabeteei begira kontrola izango da gako nagusia, «hurrengo hilabeteetan ere kasuak egongo dira, horiek kontrolatzeko gai garen edo ez da gakoa, kontrol hori mantenduko dugun edo galdu egingo dugun. Lehia moduko bat egongo da birusaren eta gure osasun publikoaren artean. Denbora guztian egon behar gara zaintza epidemiologiko hori egiten». 

Neurriak errespetatzearen garrantzia 

Maskararen derrigortasuna ez du gustuko, baina errealitateak horretara eraman gaituela uste du Basarasek: «Gomendnio bat bazegoen lehen ere, lurralde batzuetan bete da, populazio talde batzuk bete dute, beste batzuk, ordea, ez. Badirudi populazio talde batzuetara iristeko derrigortasuna jarri behar dela. Ez da onena, denok kontzientzia izan behar dugu arazo bat dagoela eta osasun arazo hori guztiona dela, denok parte hartu behar dugu gainditzeko». 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia