Olatz Peon (Tolosako alkatea): «Guztiok segurtasun arauak errespatzen baditugu neurri zorrotzagoak ezartzea ekidingo dugu»

Tolosak Covi19 agerraldi berria izan du azken egunotan, denbora gutxian 25 kutsatze baieztatu ostean. Bertako alkatearen, Olatz Peonen ahotik ezagutu dugu Gipuzkoako herriaren azken ordukoa.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/17
Ordizia
Tolosako Beotibar frontoian ezarri dute PCR probak egiteko gunea. (Jon URBE | FOKU)

25 kasu zenbatu dira guztira Tolosako agerraldiari lotuta, baina Olatz Peon Tolosako alkateari gehien kezkatzen diona da «egun gutxitan kasu asko zenbatu izana». Koronabirus fokua «lokalizatua» dela ziurtatu du, eta azken orduetan izandako nahasmenaren ondotik, gezurtatu egin du taberna inguruetan ere bestelako fokurik atzeman dutenik: «Ordiziako ramifikazio bat da gertatu dena; Tolosaldeak eta Goierrik harreman estua dute, eta hein bateam normala da hau gertatu izana». 

Ostiral honetarako amaituak dituzte fokuarekin lotura dutelakoan egin beharreko PCR proba guztiak; 300 egin dituzte guztira. Horrek ez du esan nahi, ordea, datozen orduetan ere gehiago egingo ez dituztenik. Beotibar pilotalekuan ezarrita zuten gunea da kendu dutena.

Egunotan, kasu gehiago izatea saiheste aldera, hainbat neurri zorroztu dituzte; hala nola, tabernen eta jatetxeen edukiera %50era jeitsi dute eta ezingo da barran deus kontsumitu. Kiroldegiko gune batzuk ere itxi egin dituzte, baita Liburutegian modu presentzialean egoteko debekua ezarri ere.

Lasaitasun mezua igorri nahi izan die Tolosako alkatea herritarrei, baita «zuhurtziarako» gonbita luzatu ere: «Guztiok segurtasun arauak errespatzen baditugu neurri zorrotzagoak ezartzea ekidingo dugu».

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia