Zuzenean

Naiz Irratia

Maskara bai, baina egoki janztea komeni

Maskara ezinbesteko elementu bilakatu den honetan, Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo ofizialak ohartarazi du ez dela nahikoa maskara janztea, hau egoki jantzi behar dugu behar-besteko eraginkortasun izan dezan. Informazioaren Hariarekin hitz egin du horri buruz Estibalitz Goienetxek, Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo ofizialeko zuzendari teknikoak.

Audio_placeholder

Maskara bai, baina egoki janztea komeni

Loading player...
Ostiral honetatik aurrera derrigorrezkoa da hego Euskal Herrian musukoa eramatea
Ostiral honetatik aurrera derrigorrezkoa da hego Euskal Herrian musukoa eramatea

Maskara, gure janzkeraren beste elementu bat bezala, soinean daramagu azken orduotan Hego EHan. Azken orduetako koronabirus agerraldiak ikusita, denbora tarte batean hala izango dela dirudi gainera. Estibalitz Goienetxek Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo ofizialeko zuzendari teknikoak berak eman dizkigu maskara egoki erabiltzeko jarraibideak ostiral honetan Naiz Irratian: «Maskara jantzi aurretik eskuak garbitu egin behar ditugu, eta janzterakoan, kontu handiz ibili behar gara maskara bera ukitu gabe. Ez dugu poltsikoan nolanahi sartu behar, plastikozko batean txukun gordeta eduki behar dugu».

Maskara edo musukoei buruz asko ikasi dugu azken asteotan, baina Goienetxek esplikatu digu horietako bakoitzak zertarako balio duen. Kirurgikoez gain, higienikoak ere badaude, baita FFF2 delakoak ere. Telazkoak ere ikus ditzakegu egunotan, nonahi; Goienetxek dio «beharbada» ez direla besteak bezain eraginkorrak, baina «beti da hobea hori eramatea ezer eramatea baino».

Hori bai, maskara guztiak erabilera bakarrekoak direla ohartarazi digu Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargoko ordezkariak, nahiz eta bakoitzak bere ezaugarriak dituen iraupenari dagokionez. Telazkoen kasuan horiek garbitu egin behar direla gogoratu du.

Maskara geratzeko etorri da gurera; ez dirudi berehalakoan kenduko dugunik. Goienetxek uste du txerto bat izan arte gurekin eramango dugula.

Jaurlaritza Logoa