Zuzenean

Naiz Irratia

Haritz Alberdi (Getariako alkatea): «Balantzea positiboa izaten ari da»

Azken orduotan Gipuzkoan izan diren koronabirus berragerraldietako bat Getarian izan da. Naiz Irratian bertako azken ordukoa ezagutu ahal izan dugu Haritz Alberdi hango alkatearen eskutik.

Audio_placeholder

Haritz Alberdi (Getariako alkatea): «Balantzea positiboa izaten ari da»

Loading player...
Getariako kiroldegian egin dituzte PCR probak. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Getariako kiroldegian egin dituzte PCR probak. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Hasiera batean sorburua taberna giroan izan zuela zabaldu bazen ere, Haritz Alberdi Getariako alkateak garrantzia kendu nahi izan dio horri: «Edozein tokitan gerta liteke. Gaixotasuna ez dago tabernetan; gaixotasuna airean eta pertsonetan dago».

Alarmak piztu ziren aste honen hasieran Gipuzkoako herri honetan hainbat koronabirus kasu azaleratu ostean; esku-hartzea «berehalakoa» izan zela ziurtatu du Alberdik, eta horri esker birusa kontrolatu ahal izan dutela konbentzituta dago. Izan ere, berragerraldi honi loturiko 1.200 PCR proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik bakarrak eman du positibo. Zuhurtziaz hartu ditu datu horiek Alberdik, baina segurtatu du egoerak «itxura ona duela».

Hortaz, orain arteko balantzea positiboa dela segurtatu du alkateak, eta espero du honekin azken egunetan «amets gaizto» bilakatu den egoera hau alde batera uzteko moduan izatea.

Momentuz ez dute aparteko neurririk ezarri Getarian, eta hala jarraitzea nahi du Alberdik. Horregatik, herritarrek egunotan erakutsitako «jarrera eredugarria» eskertzeaz gain, segurtasun neurri guztiak errespetatzera deitu ditu.  

 

Jaurlaritza Logoa