Zuzenean

Iker IBARLUZEA

Igandea, uztailak 12

Audio_placeholder

Igandea, uztailak 12

Loading player...

Giro beroagoa, baina ezegonkorra izango dugu gaurkoan. Egunaren hasieran ipar partean ekaitz kutsuko zaparradaren bat edo beste izango dugu. Ondoren eguerdi aldera berriz ere zaparrada batzuk sartuko dira barnealdetik eta gehienbat banalerroko mendiei eta lurraldearen ipar-ekialdeari erasango die.

Arratsaldeko lehen orduetan giro lasaia izango da eta hodeiak eta ostarteak irekiko direnez, giro atsegina izango dugu. Arratsalde erditik aurrera ordea, hego-mendebaldetik berriz ere ekaitzak sartzen joango dira eta oraingoan gehienbat Nafarroari erasango diete. Gainontzeko lekuetan zaparradaren bat edo beste izango da, baina intentsitate txikiagokoak

Haizea goizean aldakor egongo da. Eguerditik aurrera ipar partean ipar-ukitua izango du, hegoan ekialde/hego-ekialdekoa nagusituko delarik. Arratsaldean zehar ipar-haizea lurralde osora zabalduko da, Nafarroa erdi eta hegoan bizi joko duelarik.

Tenperaturek gora egingo dute orokorrean. Kosta partean 21-23°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean ere 23-25°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 25-30°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 30-32°C-tan joko duten goia. 

Jaurlaritza Logoa