Zuzenean

Iker IBARLUZEA

Larunbata, uztailak 11

Audio_placeholder

Larunbata, uztailak 11

Loading player...

Eguraldiak pixkanaka bada ere, argitzera egingo du. Goizean oraindik kantauri isurialdean hodeitza handi xamarra izango da eta lurraldearen ipar-ekialdean oraindik euri-langar pixka bat izango da. Aldiz, hego-isurialdean ostarte ederrak izango dituzte eta Erribera inguruan oskarbi egongo da.

Arratsaldean zehar ipar partean atertu eta hodeitza saretzen joango da, eguna ostarte zabalekin amaituko dugularik. Hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da denean.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du lurralde osoan, Nafarroa erdi eta hegoan bizi-bizi.

Tenperaturek gora egingo dute orokorrean eta Erriberan mantendu egingo dira. Kosta partean 20-22°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean ere 22-24°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 23-26°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 29-30°C-tan joko duten goia.  

Jaurlaritza Logoa