Zuzenean

Naiz Irratia

Txaloak ez, «baldintza duinak» aldarrikatuko dituzte ostegunean osasun arloko profesionalek

Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK Elkarretaratzeak deitu dituzte biharko Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte, «ongizate kolektiboko tresna den osasun publikoaren defentsan». Bego Aranzasti LAB sindakatuko kideak, osasun arloko langileen baldintza kaskarrak azaldu ditu asteazken honetan Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Txaloak ez, «baldintza duinak» aldarrikatuko dituzte ostegunean osasun arloko profesionalek

Loading player...
Bilbon, Gasteizen eta Donostian mobilizazioak egingo dituzte ostegunean osasun arloko profesionalek
Bilbon, Gasteizen eta Donostian mobilizazioak egingo dituzte ostegunean osasun arloko profesionalek

Koronabirus pandemia hasi baino lehen, osasun arloko profesionalen lan baldintzak kaskarrak ziren. Izurriteak baldintza kaskar horiek agerian utzi eta areagotu egin dituela baieztatu du LAB sindikatuko Bego Aranzastik Naiz irratian: «Gaitzaren bolada gogorrena amaitu denean, osasun arloko profesionalen lan baldintzak urte hasieran bezain kaskarrak izaten jarraitzen dute».

Zentzu horretan, erabat gezurtatu nahi izan ditu Iñigo Urkullu lehendakariak azken egunetan egindako baieztapenak; Urkulluk dio -hala egin zuen astearte iluntzeko ETB2ko lehendakarigaien debatean ere- Osakidetzan ez dela inolako murrizketarik egin. Bego Aranzasti LAB sindikatuko kideak, haatik, lehen eskutik ezagutzen du osasun arloko profesionalen egoera eta lehendakariak esandakoak «gezur hutsa» direla segurtatu du.

Eusko Jaurlaritzak osakidetzan egin duen kudeaketa desegokiaren eredu, Aranzastiren hitzetan, Osakidetzako Lan Deialdi Publikoen «eskandalua» dago baita ere.

Ostegunean berriz ere kalera

«Ongizate kolektiboko tresna den osasun publikoaren defentsan», kalera irtengo dira bihar berriz ere. Aranzastik kontatu du kezkaz bizi dutela Lehen Arretako Osasun Zentroetan bizi den egoera. «Tabernetara edo erosketetara lasai joan gaitezkeen bitartean, debekatuta dugu anbulategietara gerturatzea». Erabaki hori Lakuak «alde bakarrez» hartu duela salatu du LABeko kideak.

Halaber, gaineratu du koronabirus garaian arreta publikoaren lehen lerroan jarri dituzte profesionalak hedabide askok, ez ordea profesional hauetako askok bizi dute ezengokortasun egoera. LABen arabera, 10 langiletik zortzik tarte baterako kontratua baino ez dute.
Iñigo Urkullu lehendakariak autokritikarako gaitasun gutxi erakutsi duela uste du Aranzastik, eta pandemiaren atzeko egoera ezkutatzen ahalegindu dela dio, nahiz eta publikoki profesionalak goraipatu.

Sindikatuei harrigarria iruditzen zaie pandemiak erakutsitako gabeziez jakitun izanda, lan baldintzak eta ereduak aldatzeko proposamenik aurkeztu ez izana. Bihar Donostian, Bilbon eta Gasteizen txaloak ez, «baldintza duinak» eskatuko dituzte berriro ere.

Jaurlaritza Logoa