Zuzenean

Iker Ibarluzea

Igandea, uztailak 5

Audio_placeholder

Igandea, uztailak 5

Loading player...

Eguraldi eguzkitsu eta ederra. Goizean goizetik zeruan goi-hodei asko ikusiko dugun arren, giro argia izango da eta eguzkitsua.

Arratsalde partean goi-hodei horiek pixkanaka saretzen joango dira eta eguna amaitzerako zeru urdina geratuko zaigu lurralde osoan.

Haizea goizean aldakor ibiliko da ipar partean, iparraldetik aldiz hego-isurian. Eguerditik aurrera lurralde osoan iparraldetik joko du, oraindik Nafarroa erdi eta hegoan bizi xamar.

Tenperatura maximoak beste koskatxo bat igoko dira. Kosta partean 23-25°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean ere 25-27°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 27-29°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 32-33°C-tan joko duten goia.  

Jaurlaritza Logoa