Zuzenean

Bigarren Kafea

Kepa Errasti «Fadoa aitzakia izango da maskulinitatearen inguruan aritzeko»

Audio_placeholder

Kepa Errasti «Fadoa aitzakia izango da maskulinitatearen inguruan aritzeko»

Loading player...
fadoak entzuten zituen gizona
fadoak entzuten zituen gizona

Zineman, telebistan zein antzerkigintzan bide oparoa egin du Kepa Errastik. Gidoilari zein aktore lanetan ibilia da, nahiz eta argi duen bere benetazko pasioa interpretazioa dela. Hala ere sorkuntzan ere eskertu behar zaio egindako lana. 2015 urtean Xake Produkzioak sortu zuen Xabier Ormazabalekin batera. Beraien lehen lana 2016an etorri zen, Mami Lebrun, 2018an Donostia antzerki saria jaso zuena, eta duela gutxi Susa Argitaletxeak liburu bihurtu duena. 2018an etorri zen euren bigarren lana, Lur. Orain irailean estreinatu den hirugarren sorkuntza lanean buru belarri dabiltza, Fadoak entzuten zituen gizona.

Bigarren Kafeko Kafe Hutsa tartean izan dugu proiektu zaharrei eta datozenei buruz berbetan Kepa Errasti aretxabaletarra. 

Jaurlaritza Logoa