Aldaketa gogoz ikusten ditu herritarrak Aitzina Maulek

Lehia estua espero da igandeko udal hauteskundeetan Zuberoako hiriburuan. Louis Labadot komunistaren zerrenda nagusitu zen lehen itzulian bozen %37,6arekin. Bigarren, Michel Etxebest gaur egungo auzapeza, %33,4 eta hirugarren Beñat Elkegarai abertzalearen Aitzina Maule zerrenda, bozen %28,9arekin.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/06/26
Guz_herrikoboztak_iparralde_gfauveau-14
Beñat Elkegaray Aintzina Mauleko zerrendaburua. ©Guillaume Fauveau

Igandeko udal hauteskundeei aurrean, mauletarrek aldaketa nahi dutela baieztatu du Elkegaraik Naiz Irratian. Orohar pozik mintzatu da abertzaleek Zuberoako hiriburuan lortutako emaitzekin.  Mauletik haratago, abertzaleek lehen itzulian lortu zituzten datu onak nabarmendu ditu.

Labadot komunistaren zerrendarekin elkarlanean aritzea saiatu direla azaldu du Aitzina Mauleko zerrendaburuak baina ezinezkoa izan dela, besteak beste, euskararekiko duen jarreragatik. Euskararen edo abertzaletasunaren aurkako mezuak izan badira oraindik hainbat indar politikoren aldetik baina Elkegaraik uste du indarra galtzen ari direla.

Maulek eta bertako herritarrek gaur gaurkoz dituzten erronka nagusien inguruan azalpen zabala eskeini digu.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia