Zuzenean

Naiz Irratia

Sanjuan bezpera, txar guztiak sutara botatzeko eguna

Egun berezia izan ohi da gaurkoa. Uda garaian sartu berritan, gaurkoa izaten da urteko egunik luzeena, eta gauez motzena. Sanjuan bezpera dugu gaur. Ohitura honen inguruan gehiago jakin asmoz, Naiz Irratian izan da Joseba Aurkenerena, idazle eta irakaslea. 

Audio_placeholder

Sanjuan bezpera, txar guztiak sutara botatzeko eguna

Loading player...

Sanjuan Bezpera ospatzen dugu gaur. Euskal Herriko txoko guztietan izaten da suren bat hauxe ospatzeko. Txoko batzuetan jaiak ospatzen dira egun hauetan; aurten ordea bazter guztietan, jaiak bertan behera utzi dira pandemia egoera tarteko. Hala ere badira sua egiteko tradizioari jarraituko diotenak ere. Joseba Aurkenerena euskal idazle eta irakasleak kontatu du gaur Naiz Irratian nondik nora datorren jai bezpera hau suarekin ospatzeko usadioa.

Suaren erabilera ez ezik, horrelako tradizioetan ura edateko ohitura ere badagoela nabarmendu du Aurkenerenak. Ziurtatu du lurrarekin lotzen gaituen sinesmena zabaldua dagoela horren inguruan. Aspalditik dator Solstizioaren eta ekinozioaren baitan lotutako ospakizunak; gainera, zikloak markatzeko erabiltzen hasi zirela ere kontatu du. Zentzu horretan, erritu hauetan naturaren indarra gurtzeko ohitura dagoela ere azpimarratu du.

Koronabirusa medio, gaurko gauez ez dira ohi moduan herriko plazetan suak pizturik ikusiko; akaso bai baserri eta landa inguruetan. Zentzu horretan, horrelako ohituren eta erritoen ospakizunek imajinario kolektiboan pisu handia dutela ziurtatu du.

Jaurlaritza Logoa