Zuzenean

Naiz irratia

Teknikarien sindikatua helburu, maiz ikusezina den lana taula gaineratu asmoz

Teknikarien lanak berezkoak ditu lan baldintza gogorrak, eta egungo osasun krisi larrialdiak areagotu egin ditu horiek. Bada, sektoreko langileak batu eta aldarrikapenak uztartzeko asmoz, Teknikariok elkartea sortu dute, etorkizunean sindikatu bilakatzeko asmo sendoarekin. Naiz Irratian izan dira Gorka eta Fermin teknikariak, sektoreak bizi duen egoeraren berri ematen. 

Audio_placeholder

Teknikarien sindikatua helburu, maiz ikusezina den lana taula gaineratu asmoz

Loading player...
Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sindikatuaren aurkezpena. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU).
Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sindikatuaren aurkezpena. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU).

Maiz ikusezin eta ahaztuak izaten diren arren, ezinbestekoak dira ikuskizunaren munduan. Eurek gabe, ez litzateke posible izango musika kontzertu, antzerki edo mota guztietako espektakuluez gozatu eta disfrutatzea. Oihalaren atzean egon ohi direnak, beltzez jantzita, lan prekarioa eta arautu gabea izaten dutenak. Teknikariak dira.

Euren lanak berezkoak ditu baldintza gogorrak, eta egungo osasun larrialdi egoerak baldintza horiek areagotu egin ditu. Egoera honetan sindikatu bat sortzeko lanari heldu diote. Fermin eta Gorkarekin izan gara gaur goizean sektore hau hobe ezagutu eta sortzen ari diren sindikatuaren ingurukoak jasotzeko.

Biek ala biek baieztatu dute prekarietatea zabalduta dagoela teknikarien artean. Ez da egungo egoera bakarrik, lehendik ere halakoa zen, baina egungo krisiak areagotu egin du bizi duten egoera larria. Zentzu horretan, etorkizunari kezkaz begiratzen diote; Ferminek azaldu du 70 bat emankizun bertan behera gelditu zaizkiola honezkero, eta Gorkak, berriz, azkenaldian teknikarien artean oso zabaldua dagoen lan-errealitatea jarri du mahai-gainean: aldi baterako lan erregulazioan dago eta ziurgabetasunez begiratzen dio etorkizunari. 

Testuinguru honetan saretzea erabaki dute teknikariek; elkartea da momentuz, baina sindikatu bilakatu delakoan daude, hori izango delakoan egoera hobetzeko tresnarik eraginkorrena.

Jaurlaritza Logoa