Zuzenean

Oihana Azkue

Amaia Nausia, kontatu ez digutenaren kontalari

Amaia Nausia historian lizentziaduna da,  'Entre el luto y la supervivencia: viudas y viudedad en la Navarra Moderna (siglos XVI y XVII)' tesiaren egilea eta  baita, hirugarren edizioa kaleratu berri den  '¿Vírgenes o putas? 500 años de adoctrinamiento femenino (1512-2012)' liburuarena ere. Ohiko historia liburuetan kontatu ez digutena du aztergai historialari nafarrak.

Audio_placeholder

Amaia Nausia, kontatu ez digutenaren kontalari

Loading player...
Amaia Nausia
Amaia Nausia

Kontatu diguten historia garaileen historia da, garaileek idatzia, garaileak altarean jartzeko eta garaituak isilpean mantentzeko. Dakiguna zalantzan jartzea beraz, izan daiteke egin dezakegun ariketarik sanoenetarikoa, pentsatzea ezagutu dugun hori ez dela egia, edo ez dela egia osoa bederen. Kontatu ez diguten historia horri hitza jartzen dio  Amaia Nausia historialariak.

Bere ikerketak XVI eta XVII. mendeetan ardaztu ditu, historialari nafarraren hitzetan aro modernoan sartzeaz bat emakumeek beren eskubideen murrizketa ageriko bat jasan zutelako. Sistemak beti nahi izan du emakumea bere interesetara makurtu, berari interesatzen zaion esparruetara mugatuz emakumeen presentzia eta eskubideak. Horretarako, hainbat mekanismo erabili izan ditu botereak, emakume idealaren prototipotik at egon direnak markatu, baztertu eta zigortzeko.

Garai hartako zapalkuntzak eta egungo egoera alderatu dizkigu Amaia Nausiak, azpimarratuz, emakumea lan merkatuan sartu izanak ez diola bizkar gainean daraman beste zama kendu: zaintzarena. Krisialdi honek agerian utzi duenez, emakumeak direlako era bateko nahiz besteko zaintzez arduratzen direnak proportzio neurrigabean.

Historialari bezala, galdetu diogu, nola jaso nahiko lukeen historia liburuetan gure garaia. Jaso nahi luke Nausiak, 2020. urtean izan zela krisi larri bat, eta nola eman zuen bide iraultza bati hasiera emateko: behetik gorako iraultza bat, elkar-zaintza balioan jarri zuen iraultza bat. Eta  batez ere, gizarteak beldurraren diskurtsoa gainditu, eta beldurrari beldur izatea utzi ziola.

Jaurlaritza Logoa