Zuzenean

Naiz Irratia

Zergatik sortzen dira ekaitzak?

Iker Ibarluzea Naiz Irratiako metereologoa ekaitzen inguruan aritu zaigu aste honetan. Ekaitzak nola sortzen diren azaltzeaz gain, fenomeno metereologiko honen hainbat bitxikeri kontatu dizkigu.

Audio_placeholder

Zergatik sortzen dira ekaitzak?

Loading player...
Ekaitza Gasteiz
Ekaitza Gasteiz

Ekaitzak sortzeko faktore garrantzitsuena da lurrazaleko tenperaturaren eta goi geruzetako tenperaturaren artean ezberdintasun handia egotea, kontraste handia behar da. Hala azaldu digu Iker Ibarluzea Naiz Irratiko metereologiak. Ekaitz hodeiak dauden hodei ikusgarrienak direla dio eta Euskal Herrian udan ematen direla ekaitza ikusgarrienak. Zergatik dira tximista batuzk horizontalak eta beste batzuk bertikalak? Zergatik kazkabarrak du itsura hori? Zergatik eman daiteke ekaitza bat prezipitazio gabe? Galdera asko erantzun ditu Ibarluzeak.

Ekaitza gogoangarri batzuk ere aipatu dizkigu, esatero 2014an Indian izandako. Pentsa, 1300 boltioko indarra zuen ekaitza sortu zen, New Yorkeko hiria 30 minutuz argituta mantentzeko adinako ekaitza. Blangladeshen, 1980 urtean, kilo bateko kazkabarra erori zen, 92 izan ziren hildakoak eta handiak eragindako kalteak.

Jaurlaritza Logoa