Zuzenean

Bigarren Kafea

Ramon Agirre «Bi euskaldun izan ginen ilargia zapaltzen lehenak»

Audio_placeholder

Ramon Agirre «Bi euskaldun izan ginen ilargia zapaltzen lehenak»

Loading player...

Donostiako Amara auzoan jaiotako aktore aski ezaguna da Ramon Agirre. Arkitektura ikasketak Valladoliden egin zituen arren, 1983tik aktore lanetan ikusi dugu ekoizpen askotan. Bere aktore ikasketak Eusko Jaurlaritzaren ANTZERTI eskolan burutu zituen, eta harrezkero telebista, antzerki nahiz zineman ikusi ahal izan dugu; nazioarteko lan askotan ere parte hartuz. Zerrenda luzea izan arren bere azken lanen artean, En el corredor de la muerte, La casa de papel 4, Goazen (telebistan), Handia, Amour, Aguretxebeste (zineman) eta Putinen guardasola, Heroiak, Xentimorik gabe (antzerkian), aipa ditzakegu.

Komediarekin lotu izan dugu askotan, baina bere lanetan aniztasun handia dago, edozein motatako lanak bikain defenditzen dituelarik. Jasotako sarien artean 2018an Zinemaldiaren baita jasotako Zinemira saria aurkitzen da. Donostiako Zinemaldian berak izandako parte hartzea 1986an Montxo Armendarizen 27 ordu lanarekin hasi zelarik.

Aktore lanaz gain, sinesten duen gauzen alde ere lanean eta defentsan ikusi izan dugu, eta bere umiltasunak urrutira eraman duen bezalaxe, gurera ere ekarri du gaurkoan, Bigarren Kafera, entsegu baten erdian. 'Gu Primer' lanean umoretik heltzen diote historiaren berrirakurketa honi: «Euskaldunak izan ginen ilargia zapaltzen lehenak, nahi duenak sinis dezala».

Jaurlaritza Logoa