Zuzenean

naiz irratia

Maddalen Marzol (Dendaria): «Komertzioei ez digute inolako kasurik egin»

Donostiako metroaren lanetan izan den ezbehar horrek zuzenean eragin die inguruko dendari eta bizilagunei. Maddalen Marzolek Londres hotelaren parean dauka Hunky Dory lurrindegia eta Naiz Irratian adierazi du oraindik ez diela inork ezer adierazi. Salatu du erakundeek komertzioei ez dietela kasurik egin.

Audio_placeholder

Maddalen Marzol (Dendaria): «Komertzioei ez digute inolako kasurik egin»

Loading player...
Donostiako Hunky Dory lurrin laborategia.
Donostiako Hunky Dory lurrin laborategia.

Joan den ostiralean, ezbeharra eguerdi aldera gertatu arren, Maddalen Marzolek Informazioaren Harian adierazi du oraindik inork ez diela inolako azalpenik eman. «Twitter bidez izan nuen nik gertatutakoaren berri».

Informaziorik eza aipatu du behin eta berriz Marzolek. Adierazi du ezbeharra gertatu zenean inork ez ziela ezer esan. «Geuk joan behar izan genuen udaltzainengana». Gainera salatu du udaltzainek ez zietela ezer argirik esaten, eta azkenean serio esan behar izan zietela behingoz argitzeko zer gertatu zen. «Esan behar izan nien denda daukadala hor, itxita neukala ez nekiela zergatik, ezta zenbaterako ere».

Aldi berean salatu du orokorrean herritarrak Donostian metroa ez dela beharrezkoan daudela. «Donostiak ez du beharrik horrelako azpiegitura baterako». Erakundeek komertzioei ere ez dietela inolako kasurik egin gaineratu du. «Erdigunea hankaz gora dago eta sufritzen ari garenak komertzioak gara». Obra lanen eta Covid-19aren ondorioz jendeak Donostiako jendeak zentrora hurbiltzeko ohitura galdu duela adierazi du Marzolek.

Jaurlaritza Logoa