Zuzenean

Iker Ibarluzea

Asteazkena, ekainak 10

Audio_placeholder

Asteazkena, ekainak 10

Loading player...

Eguraldiak lasaitzeko joera hartuko du. Goizean giro estalia izango dugu lurralde osoan. Ipar-isurialdean behe-hodeiak nagusituko dira eta hodei horiek euri-langar modura zipriztinen bat utz dezakete, batez ere, IE-an. Hego-isurian erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, baina ateri egongo da eta ostarte batzuk ere izango dira.

Arratsaldean antzeko giroarekin jarraituko dugu. Hodeitza zertxobait saretuko da ipar-isurian. Hala ere, erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izango dira. Hego-isurian antzeko giroa izango da.

Azken orduetan, isurialdeen banalerroko mendietan euri zaparradaxka batzuk aktibatuko dira. Ez dira intentsitate handikoak izango, baina zer edo zer bustiko du

Haizeak iparraldetik joko du, ahul orokorrean.

Tenperaturak igo egingo zaizkigu. Kosta partean 18-19°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean 19-20°C-tan; Arabako leku gehienetan eta Nafarroa erdialdean ere 19-20°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 21-23°C-tan joko duten goia.

Jaurlaritza Logoa