Zuzenean

Asier ERRASTI

«Wikipediak termometro gisa funtzionatzen du, hizkuntza batengan dagoen interesa eta komunitatea neurtzeko»

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kidea den Galder Gonzalezekin izan gara, Wikipedia entziklopedia librean euskarak duen presentziaz solasean. Gure hizkuntzan sortutako eduki guzti horiek nork idazten dituen eta nondik datozen ere deskubritzeko aukera izan dugu.

Audio_placeholder

«Wikipediak termometro gisa funtzionatzen du, hizkuntza batengan dagoen interesa eta komunitatea neurtzeko»

Loading player...
(@AzkueFundazioa)
(@AzkueFundazioa)

Wikipedia entziklopedia libreak, 360.000 artikulu baino gehiago ditu euskaraz idatzirik. Duela urte batzuk, pentsaezina zen horrelako proiektu kolektibo eta libre batean euskarak eduki kopuru handirik izatea. Baina egun, euskara 31. postuan aurkitzen da Wikipedian eduki kopuruari erreparatzen badiogu, turkieraren aurretik besteak beste.

Hau guztia euskal herriko wikilariek egin duten lanari esker lortu da. Pertsona anonimo hauei zor zaie euskarak Wikipedian duen presentzia. Hauek ibiltzen direlako testuak sortzen eta editatzen, ezer trukean jaso gabe.

Lan horretan dabilen Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kidea den Galder Gonzalezekin izan gara, ezkutuko lan komunitario honetaz hitz egiteko.

Jaurlaritza Logoa