Zuzenean

Naiz Irratia

Euskara on-line ikasiz, ohitura berriak hartu

Ohitura berriak geureganatuz ari garen honetan, ikasi behar izan dugu, esaterako, laneko bilerak edota baita kontzertuak telematikoki ikusten. Gure ondorengo protagonistek, adibidez, ikastaro bat on-line jarraitzen ikasi behar izan dute. Saioa Arregi, Zuriñe Leon eta Bego Santamaria euskara ikasleekin eta Oskar Busto AEKko irakaslearekin hitz egin dugu Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Euskara on-line ikasiz, ohitura berriak hartu

Loading player...
Euskaraz ikasteko on-line ikastaroak eskaintzen ditu AEKk
Euskaraz ikasteko on-line ikastaroak eskaintzen ditu AEKk

Aurrez aurreko klaseak egungo osasun krisiagatik behar-beharrezkoak direnetara murriztu ditu AEK euskaltegiak, eta udako barnetegiak, aldiz, bertan-behera utzi ditu. Euskaraz ikasteko aukera eskainiko du, ordea, AEKk, on-line bidezko klaseen bitartez.

Oskar Busto on-line ikastaroetan irakasle lanetan aritzen da. Hasiera batean ikasgaia on-line izatera ohitu egin behar den arren, bere ustez, aurrez aurreko klaseak bezain emankorrak dira saioak.

Pantalaren beste aldean izaten dira Saioa Arregi, Zuriñe Leon eta Bego Santamaria ikasleak. Euskara ikasteko motiboak ezberdinak izanik ere, hiruek hartu zuten euskara ikasteko edo berreskuratzeko hautua. Eta horretarako on-line formatua euren egunerokorako aukerarik egokiena dela azaldu dute. Saioak, esaterako, «denbora falta» aipatu du on-line ikastaroen hautua egiterako garaian, Zuriñek, «ordutegi finko baten falta» eta Begoñak, aldiz, «txandakako lanaren ordutegiak» aipatu ditu. Hasiera batean kezkaren bat edo beste izan bazuten ere, oso gustora ari direla ziurtatu dute hiruek. Pantaila baten bestaldean egonik ere, «taldean aritzeo sentsazioa» izan dute hiruek. 

Oraindik euskara ikasteko pausua eman ez duenari, edo duen maila hobetu nahi duenari zuzenduriko animo mezuarekin amaitu dute solasaldia. «Gure hizkuntza da, beraz, beharrezkoa den gauza bat da».

Jaurlaritza Logoa