Zuzenean

Asier ERRASTI

Grafenoaren magnetismoa detektatu dute

Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE eta Santiago de Compostela Unibertsitateko (USC) CiQUS zentroko ikertzaileek grafenozko pieza triangeluar txiki baten magnetismoa argitzen dihardute. Eta azken asteetan lehenengo aldiz lortu dute esperimentalki behatzea tunel-efektuko mikroskopio batekin grafenozko egitura triangeluar txiki baten berezko magnetismoa.

Audio_placeholder

Grafenoaren magnetismoa detektatu dute

Loading player...
40 karbono-atomo dituen grafenozko egitura (Eluyhar)
40 karbono-atomo dituen grafenozko egitura (Eluyhar)

40 karbono-atomo besterik ez dituen grafenozko egitura triangeluar txiki baten egoera magnetikoa detektatu dute. Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE eta Santiago de Compostela Unibertsitateko CiQUS-eko zientzialari teoriko eta esperimentalen arteko lankidetzaren emaitza da aurkikuntza. Lan honek material miresgarri horren aplikazio-eremua zabaltzen du IKTetan eta antzeko arloetan.

Ikerkuntzaz gehiago jakiteko Aran Garcia-Lekue zientzialariarekin izan gara.

Jaurlaritza Logoa