Ekhiñe Atorrasagasti: «Politikoki zuzena ez izatea da, politikoki zuzena izatea»

Umorea, aktualitate politiko azido eta pikantearekin. Hori da asteazkenero Hamaika telebistan iluntzeko 22:00tan aurkituko duzuena, Kolpez Kolpe saioan. Egonkortzen ari den late night bihurriaz gehiago jakiteko, EKhiñe Atorrasagasti zuzendaria eta Naroa Iturri aurkezlearekin izan gara solasean.

Loading player...
Asier ERRASTI|2020/05/30
Kzk
Kolpez Kolpe (Hamaika telebista)

Umorea, aktualitate politiko azido eta pikantearekin. Hori da asteazkenero Hamaika telebistan iluntzeko 22:00tan aurkituko duzuena. Kolpez Kolpe saioaz ari gara, emakumeek egindako Hamaika telebistako late night bihurriaz, hain zuzen.

Ekhiñe Atorrasagasti da saioko zuzendaria. Naroa Iturri berriz, aurkezlea. Tartean beste hamaika lankiderekin batera osatzen dute saioa. Eta solaskideak ere badira, formatuaren zati garrantzitsu bat.

Ikusi Kolpez Kolpe saioko atalak hemen.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia